Eraikina
Donostiako ingurune paregabe batean kokatuta, berariaz diseinatu dugu egiten ditugun eraldaketa-jardueren inpaktua maximizatuko duten testuinguruak sortzeko.
Fabrika eraikina berariaz diseinatu da egiten ditugun eraldaketa-jardueren inpaktua maximizatzen duten testuinguruak sortzeko. Gardentasunean oinarrituta, fabrika-industria antolatzeko estiloak eta alderdi humanistagoak uztartzen ditu, indoor-outdoor jarduerak ahalbidetzen ditu eta arraunaren eta traineruen mundua ekartzen du gogora.
Kultura-eraldaketarekin lotutako ikaskuntza- eta aldaketa-prozesuen intentsitateak eta sakontasunak prozesu horiek optimizatzeko bereziki diseinatutako ikaskuntza-espazioak izatea eskatzen dute. Espazioaren ezaugarriak, pertsonen arretan, elkarreraginean eta esperientzia praktikoan eragiten duten neurrian, erabakigarriak dira ikaskuntza- eta aldaketa-prozesu baten kalitatean eta irismenean.
Kultura-trantsizioko prozesuetan, hobe da ohiko lan-ingurunetik irten eta horretarako bereziki diseinatutako beste leku batean entrenatzea.
Eraikina Donostiako ingurune paregabe batean dago. Hiri txiki handi hori munduan erakargarritasun turistikorik handieneko lekuetako bat da.