Gardentasunaren atea
Informazio instituzionala eta antolakuntzakoa:
1. Eginkizunak: Fundazioaren helburua, bere misioa, ikuspegia eta balioak.
Gizarte-Helburua
Gizarte-Helburua
Fabrika irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta Erakundeen Trantsizio Kulturalerako Errendimendu Handiko Zentro bat bultzatu du. Enpresak laguntzen ditu trantsizio kulturaleko programa desberdinen bidez: gai espezifikoei buruzko programa laburrak, inspirazioz beteriko talde-bisitak, behar zehatzetarako prozesuen erraztapena, gatazkak konpontzeko esku-hartzeak, liderren prestakuntza, prozesu indibidualetan laguntza, ongizate-jarduerak, erraztatzaileentzako prestakuntza-eskolak eta ikerketa-proiektu ezberdinak.
Tamaina, sektore, forma juridiko edo jatorri desberdineko enpresekin ez ezik, hezkuntza-zentroekin, administrazio publikoekin, kirol-klubekin edo beste eragile batzuekin ere lan egiten du, baita oro har herritarrentzat zuzendutako jarduera ezberdinak ere eskaintzen ditu.
Zientzia oinarri duen metodo propio baten arabera lan egiten du —Fabrika Metodoa—, hainbat hizkuntzatan, Donostiako eraikinean, beste edozein lekutan edo online.
Misioa
Gizarte hobeago baterako, pertsonen bidez, erakundeak eraldatzea.
Ikuspegia
Erakundeen Trantsizio Kulturalerako Nazioarteko Errendimendu Handiko Lehen Zentro gisa aitortua izatea.
Balioak
- Umorea
- Profesionaltasuna
- Zaintza
- Grina
2. Araudia:
- Barne araudia: Estatutuak.
- Aplikatu beharreko legeria:
- 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskadiko Fundazioena.
- 115/2019 Dekretua, uztailaren 23koa, Euskadiko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Araudia onartzen duena.
- 50/2002 Legearen (abenduaren 26koa, fundazioei buruzkoa) artikulu aplikagarriak, bere azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoaren arabera, aplikazio orokorra dutenak.
- 1514/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontabilitate Orokorreko Plana eta haren sektore-egokitzapenak onartzen dituena; bereziki, 1491/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eta 2013ko martxoaren 26ko Ebazpena, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuarena, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako kontabilitate-plana onartzen duena.
- 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzkoa.
- 3/2004 Foru Arau, apirilaren 7koa, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa.
- 87/2004 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-erregimena eta mezenasgorako pizgarriak aplikatzeko araudia onartzen duena.
3. Antolaketa egitura
Informazio ekonomikoa, aurrekontukoa eta estatistikoa:
Administrazio Publikoekin sinatutako kontratuak.
Objetua |
Iraupena |
Licitazioaren zenbatekoa |
Esleipenaren zenbatekoa |
Aldaketak |
---|---|---|---|---|
EITB Taldeko zuzendaritza-taldearen prestakuntza eta trebakuntza |
12 hilabete (luzagarria) |
65.000€ |
59.800€ |
Ez daude. |
Administrazio Publikoekin sinatutako hitzarmenak.
Sinatzaileak |
Objektua |
Iraupena |
Aldaketak |
Betebeharrak |
---|---|---|---|---|
Donostiako Udala - Fabrika |
Gizarte-eraldaketarako proiektu batean elkarlanean aritzea eta Donostiako Udalaren antolaketa-kulturaren aldaketan lan egitea. |
12 hilabete (luzagarria) |
Ez daude. |
Donostiako Udala Fundazioaren patronatuan sartuko da. Udalak 100.000€-ko urteko ekarpena egiteko konpromisoa hartzen du. Fabrikak Udala lagunduko du bere antolaketa-kulturaren aldaketan.
|
Dirulaguntzak eta laguntza publikoak.
Ematzilea |
Zenbatekoa |
Xedea edo helburua |
---|---|---|
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila |
200.000€ |
Enpresen eraldaketa kulturala bultzatzeko Errendimendu Handiko Zentroaren proiektua martxan jartzeko. |
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila |
2.500.000€ |
Pertsonen Kudeaketan Berrikuntza Proiektua (2024-2026) |
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila |
200.000€ |
Enplegu duina sustatzeko lan egingo duen enpresa-kultura berritzaile eta lankidetzazko bat sustatzea. |
Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritza |
50.000€ |
Euskadiko enpresak Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda betetzera atxikitzeko proiektua. |
Departamento de Promoción Económica y Proyectos Estratégicos de la Diputación Foral de Gipuzkoa |
200.000€ |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoen Saila |
Aurrekontuak