Lege oharra
1. Webgune honen titularraren nortasuna
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraikiz, jakinarazten dizugu hau dela www.fabrika.eus-en titularra:
Sozietate-izena: FABRIKA
IFKaren zk.:
Helbidea: Mikeletegi pasealekua 52, 20009 Donostia.
Telefonoa: +34 943 06 43 43
Faxa:
Helbide elektronikoa: info@fabrika.eus
2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetara sartzean erabiltzaile-izaera hartzen duzu (aurrerantzean, erabiltzailea), zeinak berekin baitakar www.fabrika.eus-en agertzen diren baldintza orokorrak berariaz eta inolako murrizketarik gabe onartzea. Beraz, webgunearen erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu erabilera-baldintza orokor hauek webgunera sartu eta hark eskaintzen dituen zerbitzuak erabili nahi dituen bakoitzean, baldintzak aldatu egin baitaitezke.
Erabiltzailetzat jotzen da https://www.fabrika.eus-en zerbitzu eta jardueretara sartzen, haietan nabigatzen, parte hartzen eta haiek erabiltzen dituen pertsona oro.
FABRIKAk eskubidea du bere webgunera sartzeko baimena ukatzeko edo kentzeko, noiznahi eta aurretiaz jakinarazi gabe, erabilera-baldintza orokorrak edo aplikagarri diren baldintza partikularrak urratzen dituzten erabiltzaileei.
2.1. Xedea eta aplikazio-eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek arautzen dute www.fabrika.eus-erako sarrera, hango nabigazioa eta haren erabilera, bai eta haren edukiak (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, espresioak eta informazioak) eta Espainiako Estatuko zein nazioarteko legeek eta itunek babesten duten beste edozein sormen-lan erabiltzeak dakartzan erantzukizunak ere.
Baldintza partikularrak ezar ditzake FABRIKAk berariazko zerbitzuak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko; kasu horretan, baldintza orokorrak berariazkoen osagarri izango dira.
2.2. Zerbitzuak eskuratzeko eta haiek erabiltzeko baldintzak
Librea eta doakoa da www.fabrika.eus-erako sarrera. Nolanahi dela ere, zerbitzu eta eduki gehienak proiektuaren edozein forma eta profiletan esku hartzen dutenek soilik erabiltzeko direnez, gerta daiteke batzuetan horretarako sortutako baldintza partikularrak egotea. Zerbitzuak kontratatu aurretik emango dizu FABRIKAk baldintza partikular horien berri.
Aldi oro, erabiltzaileak zilegitasunez erabili behar ditu webgune honetan dauden zerbitzuak, baldintza orokor hauei, indarrean den legeriari, moralari, ordena publikoari eta Interneten onartu ohi diren jardunbideei jarraikiz.
Erabiltzaileak ez du egin behar webgune honentzat kaltegarria edo erasokorra den inongo jarduerarik (esate baterako, birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko); halaber, ez du egin behar beste erabiltzaile batzuk webgunera sar daitezen eragozteko inongo ekintzarik baliabideak masiboki kontsumituz (DNS erasoak deritzenak), ez eta inolako scrapping-jarduerarik edo webgune honetako datuak eskuratu eta publizitaterako baliatzeko bestelako ekintzarik ere.
Halaber, webgune honetako edukiak ez ditu erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuen esku jarri behar; ez du webgune honetako zerbitzuen bidez hirugarren batzuen jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak, ohorea, ospea eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzakeen ekintzarik egin behar, ez eta bidegabeko lehiarik eta zilegi ez den publizitaterik ere.
Dagozkien instantzietan jazar daiteke aipatutako xedeetarako egiten den eta FABRIKAk detektatzen duen jarduera oro, eta bere zuzendaritza-organoek erabakitzen dituzten lege-ekimenak bultzatuko ditu FABRIKAk.
2.3. Webgunean erregistratzea eta zerbitzuak kontratatzea
www.fabrika.eus-en zerbitzuren bat erabiltzeko eta/edo kontratatzeko erabiltzaileak erregistratu beharra baldin badauka, erabiltzaileari dagokio informazio egiazkoa eta legezkoa emateko erantzukizuna. Erregistroa dela eta erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, zerbitzu hauek eskuratzean zuhurtziaz erabiliko duela eta ezkutupean edukiko duela hitzeman behar du. Horrenbestez, konpromiso hau berenganatzen dute erabiltzaileek: arduraz eta konfidentzialki erabiliko dituztela ematen zaizkien identifikatzaileak eta/edo pasahitzak, ez dizkietela hirugarren batzuei lagako (ez aldi baterako, ez behin betiko) eta ez dietela utziko haiek erabiltzen horretarako baimenik ez dutenei. Erabiltzailea izango da arduraduna baldin eta pasahitza galdu edo ezegoki erabili duelako bere pasahitzarekin hirugarrenen batek webguneko zerbitzuak bidegabeki erabiltzen baditu. Pasahitza galdu badu, ostu badiote edo norbaitek baimenik gabe erabili badu, erabiltzaileari dagokio horren berri lehenbailehen ematea FABRIKAri, webguneak pasahitza baliogabetu dezan. FABRIKAk ez du bere gain hartuko baimenik gabeko hirugarrenen ekintzen erantzukizunik, harik eta erabiltzaileak ekintza horien berri ematen duen arte.
Webgune honetatik eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko baldintza zehatzak zerbitzu horiek eskaini ahala argitaratuko dira.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideak
FABRIKA da www.fabrika.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren gaineko eskubideen titularra, barne direla markaren, deitura komertzialaren eta zeinu bereizgarriaren gainekoak. Bereziki, elementu hauek babesten dituzte egile-eskubideek (zerrenda ez da osoa): diseinu grafikoa, iturri-kodea, logotipoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webguneko gainerakoak.
www.fabrika.eus-en sartzeak edo han nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, webgune horrek jabetza intelektual edo industrialaren gaineko eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako uzten edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.
Horregatik, erabiltzaileak aitortzen du FABRIKAren jabetza intelektual eta/edo industrialaren gaineko eskubideak urratzen direla www.fabrika.eus-en edukiak (partez edo osorik) erreproduzitzeak, kopiatzeak, merkaturatzeak, eraldatzeak, berrerabiltzeak, publikoki jakinarazteak eta, oro har, edozein prozeduraren bidez haiek edonola ustiatzeak.
www.fabrika.eus-i Interneten bidez eta borondatez emandako datu pertsonalen izaera ez duen informazioa (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, eta abar barne) FABRIKAren jabetza esklusibopean geratuko da; bestalde, FABRIKAk informazio horren erabilera-eskubide mugagabeak izango ditu, hargatik bere aldeko edo beste inoren aldeko konpentsaziorik sortu gabe.
4. Erantzukizun- eta berme-araubidea
FABRIKAk ez du bermatzen www.fabrika.eus-en eskaintzen diren zerbitzuen edo informazioaren zuzentasun, fidagarritasun, baliagarritasun, egiazkotasun edo zehaztasunik; beraz, FABRIKAk baztertu egiten du erabiltzaileak webean jarritako itxaropenen edo webaren erabilera okerraren ondorio diren edonolako kalte-galeren gaineko erantzukizuna zuzenekoa edo zeharkakoa.
FABRIKAk adierazten du hartu dituela behar diren neurriak (teknikoak eta antolaketakoak) webaren funtzionamendu zuzena eta birusik eta osagarri kaltegarririk eza bermatzeko, betiere bere ahalen eta teknologiaren egoeraren arabera; hala ere, ez ditu bere gain hartzen erantzukizun hauek: (a) www.fabrika.eus-en jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna; (b) aipatutako edukietan akatsik ez egotea, ezta gerta litekeen edozein hutsegite zuzentzea ere; (c) www.fabrika.eus-en birusik eta/edo bestelako osagarri kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun-neurrien gotortasuna; (e) www.fabrika.eus-eko segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak sor litzakeen kalte-galerak.
Erabiltzailea izango da, hirugarrenen aurrean, berak edo bere izenean beste norbaitek www.fabrika.eus-era bidalitako edozein komunikazioren erantzule bakarra, bai eta web honetako edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzearena ere.
FABRIKAk eskubidea du www.fabrika.eus-erako sarrera aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe bertan behera uzteko, mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla-eta. Ahal den guztietan, FABRIKAK ohar bat argitaratuko du bere webgunean, behar den aurrerapenez, zerbitzuak eteteko aurreikusita dagoen eguna jakitera emateko.
FABRIKAk ez du erantzukizunik bereganatuko erabiltzaileak www.fabrika.eus-eko beste webgune batzuetarako loturen bidez erabiltzaileak eskuratzen dituen webguneekiko, webgune horien kontrolik ez baitauka eta haien helburua erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita; honenbestez, erabiltzailearena da webgune horietako edukiak eskuratzearen erantzukizun osoa, haien erabilera-baldintzen arabera bereganatzen ditu eta.
5. Iraupena eta aldaketa
FABRIKAk eskubidea du webgunea erabiltzeko baldintza orokor hauek aldatzeko, osorik edo partez (www.fabrika.eus-en argitaratuko ditu aldaketak).
Halaber, webgunean egoki deritzon aldaketa oro egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta han eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal ditu, bai eta horiek guztiak atarian ageri diren era edo kokapena ere. Hori dela eta, joko da indarrean daudela erabiltzailea www.fabrika.eus-era sartzean argitaratuta zeuden baldintza orokorrak; beraz, erabiltzaileak irakurri egin behar ditu, hainbatena behin, erabilera-baldintza horiek, batez ere kontratazioren bate gin edo zerbitzuren bat eskuratu behar duenean.
Baldintza partikularren diotena gorabehera, FABRIKAk noiznahi amaiarazi, bertan behera utzi edo eten dezake bere webgunerako sarbidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta erabiltzaileak ez du inongo kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik izango.
6. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena
Legeria aplikagarriari eta jurisdikzio-eskumenari buruz indarrean den araudi prozesalak erregulatzen ditu FABRIKAren eta erabiltzailearen arteko harremanak.
Dena dela, alderdiak foru batez baliatzeko aukera ematen badie alderdiei, FABRIKAk eta erabiltzaileak uko egiten diote espresuki beste edozein foru erabiltzeari eta Donostiako epaitegi eta auzitegietara joko dute.