Eragina, Boterea eta Estatusa
Egoera hauetako batean aurkitu al zara inoiz?
- Zaila egiten zaizu taldean zure lekua aurkitzea edo ikustea zer-nolako eragina duzun?
- Sumatzen duzu pertsona batzuek beste batzuek baino “ahots” handiagoa dutela, nahiz eta beti argudio gehiago ez izan?
- Karguetatik harago, eragin handia duten pertsonak badaude… beren boterea nola erabiltzen duten kontziente izan gabe?
Helburuak
- Taldeetan botere (informala) nola egituratzen den ulertzea.
- Eraginaren hierarkia ikusezinak eta balizko gehiegikeriak sortzen dituzten mekanismoak identifikatzea.
- Zure eragina kontzientzia handiagoz, errespetuz eta eraginkortasunez erabiltzen ikastea.
Edukiak
- Botere-dinamikak giza sistemetan.
- Kontrol-moduak (sotilak eta esplizituak) erakundeetan.
- Estatusaren teoria: merezitakoa vs. esleitua.
- Gehiegikeriak nola prebenitu eta boterea nola orekatu, parte-hartzea sustatzeko.



