Gatazken Kudeaketa

Ezaguna egiten zaizu egoera hauetakoren bat?

  • Gatazka bati heltzea saihesten duzu, bere kabuz konponduko delakoan?
  • Irteerarik aurkitzen ez duten elkarrizketa zailak behin eta berriz errepikatzen al dira?
  • Desberdintasun txiki bat azkar handitu eta taldeari eragiten diola sumatzen duzu?
  • Elkar ulertzen ez duten pertsonen artean bitartekari lana egitea zaila egiten zaizu?

Helburuak

  • Gatazken jatorria eta horietan eragiten duten faktoreak ulertzea: pertsonalak, estrukturalak eta kulturalak.
  • Gatazka bat eskalatzen hasten den unea garaiz antzematea.
  • Bi pertsonaren arteko edo talde barruko gatazka bat kudeatzeko estrategia sinpleak aplikatzea.

Edukiak

  • Gatazka ulertzeko ikuspegi integral bat.
  • Gatazkaren eskalada eta horren aurrean ohikoak diren jarrerak.
  • Dramaren triangelua: blokeatzen duten rolak.
  • Gatazkak modu kontzientean kudeatzeko oinarrizko tresnak.