Komunikazio eraginkorra

  • Batzuetan sentitzen duzu zure lankideek ez zaituztela ondo ulertzen, nahiz eta ondo azaldu?
  • Zaila egiten zaizu behar duzuna adieraztea, gaizki ulertua izan gabe?
  • Zure taldean entzute gehiago eta gaizki-ulertu gutxiago egotea gustatuko litzaizuke?

Helburuak

 

  • Komunikazioan ohikoenak diren zailtasunak ulertzea eta horiek gainditzeko moduak ezagutzea.
  • Entzute aktibo eta enpatikoa lantzea, edozein harreman osasuntsuren oinarri gisa.
  • Komunikazio-estilo asertibo, zintzo eta argi bat garatzea.
  • Pertsonak zaintzen eta prozesuak hobetzen dituen feedback kritikoa eta baloratzailea ematen eta jasotzen ikastea.

Edukiak

  • Informazioa taldeetan nola isurtzen den (edo nola blokeatzen den).
  • Eguneroko komunikazioan agertzen diren zailtasunak eta oztopoak.
  • Komunikazio-estiloak: pasiboa, erasokorra, asertiboa… zein da zurea?
  • Entzute aktibo eta enpatikoa: entzute hutsetik harago.
  • Feedback kritikoa eta baloratzailea, CNVan oinarritutako Komunikazio
  • Kontziente eta Eraldatzailetik.
  • Hitz egiteko eta entzuna izateko espazio seguru bat nola sortu.